100422 kaleko zakarrontziakHorixe da galdera: zer gertatuko da kaleko zakorrontziekin atez atekoa martxan jartzen denean?

Ez dira Oiartzungo kaleetatik desagertuko, baina egokitu egingo dira hondakinak sailkatuta erraz jasotzeko. Egun, kalean gabiltzanean ez dugu aukerarik horretarako, dena nahastuta botatzen dugu zakarrontzietara eta, beraz, ez dugu bertan botatako hondakinik birziklatzen.

Aitzitik, zakarrontzietara botatzen ditugu hondakin gehienak birziklagarriak dira eta hori horrela egiteko erraztasunak jarriko dira atez atekoa martxan jartzen denean. Etxean ez ezik, kalean ere gauzak ondo egiten saiatu behar dugu.

Iruzkina gehitu

lu-15-garbigune-3095.JPGSanmarko mankomunitateak gaur inauguratu du Garbera merkataritza-gunearen alboko garbigunea.

Etxean sortzen diren hainbat hondakin ezin dira kaleko ohiko kontenedoreetara bota, eta hondakin horiek jaso eta behar bezala kudeatzeko guneak dira garbiguneak.

Garberakoaren kasuan, etxeko obra txikien hondarrak, hondakin arriskutsuak, tamaina handiko tresnak, etxetresna elektrikoak, inausketak, egurra, kristala, jostailuak… eraman ahal izango dira bertara.

Asteartetik larunbatera egongo da irekita honako ordutegian: lan-egunetan 10:00tik 13:00ra eta 15:00tik 20:00ra. Larunbatetan, berriz, 10:00tik 14:00ra eta 16:00tik 20:00ra.

Informazio gehiagorako deitu 943 21 49 77 telefono zenbakira, idatzi mezua garbigunea-donostia@sanmarko.net helbide elektronikora edo bisitatu www.sanmarko.net webgunea.

Oharra: argazki hau www.diariovasco.com webgunean argitaratua dago.

Iruzkina gehitu

Kataluniako TV3 telebista lokalak etxeko konpostari buruzko erreportaia bat bota zuen atzo “Espai Terra” programaren barne. Oso interesgarria da etxean konpostatzen dutenentzat, baita konpostari buruzko informazioa nahi duen ororentzat ere.

Ikusi bideoa

Iruzkina gehitu

naiara_mitxelena

NAIARA MITXELENA.

24 urte. Bideo-joko probatzailea

Dublin: 495.800 biztanle.

Bizi-kalitatea: Dublin 25. hiria da mundu mailako ranking-ean

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Oiartzungo osasun, hezkuntza, kirol, kultura, sindikatu eta nekazaritza munduko hainbat eragilek hondakinen kudeaketa egoki eta eraginkor baten aldeko agerraldia egin zuten ostiralean Done Eztebe plazan, atez atekoa babesten duen agiria irakurrita. 

100416 eragileen agerraldia oiartzun web

Egungo hondakinen kudeaketa sistemak goia jo duela ikusita, sortutako arazoari muin-muinetik ekin behar zaiola adierazi zuten. Egungo zabortegien ereduari irtenbidea emateko konpromisoarekin bat egin zuten, eta horretarako beste irizpide guztien gainetik osasunarena lehenesten dutela azaldu zuten. 

Errausketa bezalako tratamendu finalistak azken aukeratzat utziz eta “zero zabor” ekimenak garatzeko asmoarekin bat eginez, Katalunian, Usurbilen eta munduko beste hainbat txokotan martxan den atez ateko hondakinen gaikako bilketa nabarmendu zuten. Amaia Zubiria abeslariak azaldu bezala,  “atez ateko bilketa eraginkorra da, berehalako emaitzak lortzen ditu”. 

Horren guztiaren haritik, bat egin zuten Oiartzungo Udalak hondakinen arazoari irtenbidea ematen hasteko hartu duen bidearekin: hondakinen atez ateko bilketarekin, alegia. “Erronka horri ekiteko eta aukera bat emateko prest gaude. Badakigu denok ikasi egin beharko dugula, baina gure esku dugu guretzat eta gure seme-alabentzat etorkizun oparo eta osasuntsu bat eraikitzeko aukera, eta harro gaude aukera hori eskura izateaz”.

Ikusi agerraldiaren bideoa Oarsoaldeko Hitzaren webgunean

    Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

100415 medikuak usurbilenOiartzunen bizi diren mediku eta erizainak Usurbilen izan ziren atzo, atez atekoa ezagutzen. Osteguna izaki, Usurbilen hondakin organikoak nola biltzen diren azaldu zieten udal teknikariek. Bisita aprobetxatuz, aportazio- eta emergentzi-guneak ere ezagutu zituzten. Atez atekoak Usurbilen duen funtzionamendu praktikoa ikusi ostean, informazio bulegoko teknikariek herritarrek zer nolako zalantzak dituzten eta zein eskaera egiten dituzten azaldu zieten.

 
 

 

Iruzkina gehitu

nagore_arriaga_atejoka

NAGORE ARRIAGA UNSAIN.

20 urte. Ikaslea

Karlstad: 100.000 biztanle.

Bizi-kalitatea: Suedia 6. herrialdea da mundu mailako ranking-ean.

Gehiago irakurri

Iruzkina gehitu

Herritar askok eman du izena etxean bertan beren materia organikoa konpostatzeko, eta Aste Santutik bueltan, ikastaroen bigarren erronda bat egingo da datorren astelehenetik hasita. Hilaren 12tik 23ra egunero-egunero izango dira ikastaroak. 

100315 1. txandako konposta ikastaroa

Oraingo txanda honetan, autokonpostatzen hasteko izena eman berri dutenez gain, lehendik ere etxean konpostatzen dutenengana zuzenduta daude ikastaroak. Izan ere, udal teknikariak hondakin organiko guztia nola konpostatu irakasten ari dira, eta lehendik autokonpostatzen dutenek, baliteke, gaur gaurkoz hondakin organiko gordinak soilik erabiltzea horretarako. Oiartzungo Udalak %20ko hobaria eskainiko die beren materia organiko guztia konpostatzen duten familiei. Izan ere, ez du hondakin organiko horien bilketa eta tratamendu gasturik izango udalak. 

Informazio bulegoko teknikariak ari dira ikastaroak antolatzen. Izena eman eta oraindik deirik edo mezurik jaso ez duena Done Eztebe plazan dagoen atez ateko informazio bulegotik pasa daiteke ikastaroa egiteko ordua hartzera. Bertaratzeko zailtasunak izanez gero, telefonoz (900 49 11 11), emailez (atezate@oiartzun.org) edo webgunean (www.oiartzunatezate.org) ere eska daiteke ikastaroa egiteko hitzordua. Izena emateko epeak ere irekita darrai, eta hala nahi duenak aipatu berri diren edozein bide erabil dezake horretarako. 

Iruzkina gehitu